SORRERA


Biasteriren Adiskide Elkarteak, 1935ean herriko bi seme kuttunen, Carlos Saenz de Tejada eta Alvaro de Gortazarren ekimenez sortuak, Guardiako jendeak arlo kultural, moral eta materialean aurrera egitea du helburu, garaian ezohikoa eta aitzindaria zen adimen askatasun bati men eginez; bertan, ñabardura politikoez gain eta hauetatik harago, erregistro historikoa izango da beti helburu nagusi eta, horrek, kultur arloko elkarlana eta bilduma heterogeneoa bezain bitxia eta berezia osatzea lagundu ditu. Museologoaren figura autore gisa hartzeko egungo ikusmoldeari aurrea hartu, gogoratu eta iradokitzen du bokazio honek eta museoa demokrazia kulturaleko gune bihurtu nahia berritu ere bai.


Larogeiko hamarkadan eta herritarren ardurari esker, Elkarteak zeukan berritu beharrari ekin zitzaion, bizitzarik gabeko zerbait sinbolikoa baitzen, eta hasierako filosofiari eta animoari eutsi ez ezik, hazi ere egin ziren hauek, parte hartze handiago eta herrikoiagoari esker eta, ondorioz, mota askotako kultur jarduerak eragingo ditu, beti ere, bere horretan eutsiz funts historiko eta arkeologikoak zabaltzen jarraitu nahiari.