ANTZINAKO MUSEOA

Biasteriren Adiskide Elkartea 1934. urtearen amaieran sortu zen eta bere lehen eginkizunetako bat Guardiako Museo bat sortzea izan zen; horretarako, herriaren historiarekin zerikusia zuten mota guztietako oroigarri, agiri, objektu, altzari eta apaingarriak bildu zituzten. 


1935eko azaroan bazen jada Museo txiki bat Samaniego kaleko egoitza batean. 


Pixkanaka-pixkanaka Elkarteak bultzatutako arkeologia jardunetako piezak gehitu zitzaizkion. Lehenbiziko urte hauetako indusketak zenbait trikuharritan, La Hoyako Kastroan… egin zituzten, eta Billarretik hurbil trikuharri bat aurkitu zuten.

Gainera, beste objektu eta material batzuk erosi egin ziren; horien artean, harri landuak, hilarriak, kapitelak, antzinako armak eta askotariko material arkeologikoa; eta Bastidatik hasi eta Eivissaraino, Naiaratik eta Malagatik pasatuz, bidean diren zenbait herri eta lekutako objektuak ere bai. Horren adierazgarri zen sortzen hasia zen klase ugariko bilduma bitxia.

Guda Zibila hasitakoan, frontean izandako soldaduek propaganda, karnetak, banderak, planoak, esku-paperak eta gatazkarekin zerikusia zuten askotariko materialak ekarri zituzten. Elkartearen sortzaileek, horien balio historikoaren jakitun, berehala bildu eta jaso zituzten. Objektu eta pieza hauek modu naturalean bihurtu ziren bildumaren parte eta, ondorioz, Guda Zibilari buruzko bildumarik bitxi eta zabalenetakoaren jabe da egun Biasteriren Adiskide Elkartea.


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.