MUSEOA 2012

Azkenik, 2012an eratu zen Bildumaren atal guztiak hartuko zituen erakustokia.

Eta errealitatearen eta gizakiaren historien narrazioa eta kontaketa egiten da piezen eta haien garaietan egiten den ibilbidean barna, Elkartearen historia, kultura eta gizarte ondare hori eraldaketa proiektu moderno bati lotuta, eta horren garapenerako teknologia berriak erabilita.

Bildumaren Erakusketa Iraunkorra osatzeko xedearekin, beste inbentario bat eta beste katalogazio bat egin ziren; eta lan eremu nagusia museoan bertan duen errealitate historikoa ezagutzeko zentroa sortzeko, erakustokia berritu egin zen eta irudi korporatibo eskuragarri eta atsegina eskaintzen du, garaiarekin bat datorrena.

Xalotasuna eta eraginkortasuna gustu onarekin bat egin nahi dituen museografia da; eta ikusle guztiei zuzendua badago ere, bereziki txikienen interesa piztu eta sustatzeko dago pentsatua; horretarako historian zeharreko ibilbide atsegin eta hurbila eskaintzen die, zeharkakotasun bokazioa duen elkarreraginezko egitasmo hezitzaile, zorrotz, erakargarri, eta jostari baten barruan.