MUSEOA 1997-2010

Biasteriren Adiskide Elkarteak eta bere Museoak egun egoitza duten tokia, garai bateko Salazarko Markesen Jauregi hondatuaren orubean dago, antzinako Museoa izan zen tokian.

Etxabe hauek, 1988tik aurrera, Aldundiak Elkarteari lagata dauzka kultur erabilpenerako; hala ere, 1992a arte ez ziren hasi Elkartearen funtsak egoitza berrira ekartzen eta orduan egin zen pieza arkeologikoen lehenengo erakusketa. Hurrengo urteetan jarraitu zen inbentario egite lan horrekin eta erakusketa txikiak egin ziren.

1995ean, Elkartearen 60.urteurrena eta Felix Maria Samaniegoren jaiotzaren 250.a zirela eta, hari eskainitako erakusketa bat eta oroitzapenezko zenbait ekitaldi egin ziren.

Urte horretan bertan hasi zuten asmo handiko proiektu bat eta piezen inbentario osoa eta materialen berreskurapenean aurrerapen bikaina egin zituzten, hala nola garai klasikoko eta antzinaldi berantiarreko materialik adierazgarrienen azterketa eta argitalpena, Euskal Herrian egiten ari zirenarekin elkarlanean.

Lehen proiektu haren museografiari dagokionez, hasieran proposatutako hiru faseetatik bi gauzatu ziren: lehenengo, museo txiki bat ezarri zuten historiaurreko, garai klasikoko eta Erdi Aroko materialekin lehen zatiko etxabeetan, hurrena etxabearen azpialdeko leizean aurkitutako material etnografikoaren erakustokiaren muntatzeari bide emateko.

Ordukoan, egiteke geratu zen, ezinezkoa izan baitzen, Museoaren zati bat Felix Maria Samaniegoren jaiotetxean jartzea, han erakusteko asmoa baitzuten Leratarren Botikako (1868-1920) funtsak eta Guda Zibilekoak (1936-1939).

Azken bilduma hauek inoiz erakusketa finkoan izan ez badira ere, urteetan zehar aldikako erakusketa askotan ibili dira, Euskal herrian zein Euskal Herritik kanpo, eta erakusketa handiagoetako mailegu ere askotan izan dira eta beti aipatu izan dute beren bikaintasuna.


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.