GATZAGA BURADON, BASTIDA, SAMANIEGO, VILLABUENA ETA MAÑUETA

BASTIDA
ANTZINARO BERANTIARRA, K. o. 400-800
X. mendea arte ageri dira gurtza zentroak eta hauek zerbitzua ematen zioten nekazaritza eta abeltzaintza gune txikietan biltzen zen populazio sakabanatuari; nekazaritza eremuen antolatzaile eta dinamizatzaile gisa jokatzen zuten. Parrokien sarearen bidez, nekazarien soberakinak biltzen zituzten hamarren moduan eta gero gune handiagoetara bideratzen zituzten (Donemiliaga, Leire edo Iratxe, besteak beste)

REMELLURIKO SANTA SABINA ETA BASTIDAKO SANTO KRISTO
Egiaztatu egin da, Ebro Ibarra musulmanek okupatu zuten bitartean zenbait zentro politiko-militar izan zirela Toloño mendikatean, eta BURADONen eta TABUERNIGAn sustraitu zirela; izan ere, garai historiko hartan basogintzan eta mendi kaskoetako abelazkuntzan aritzen zirela dirudi.
TABUERNIGA: civitatea, esanahi politiko eta sozial izan zuen jendeztatze gunea musulmanek aurrera egin zuten bitartean. Ziur aski gotorleku eta administrazio gune izan zen, handik muga naturala den lurraldea, Toloño Mendikatea, politikoki kontrolatzeko.

GATZAGA BURADON

ANTZINARO BERANTIARRA, K. o. 400-800
BURADONgo KASTROa: Egiaztatu egin da kastro baten eta eliza, hilerri eta etxez osatutako multzo baten bat egitea. Daitekeena da, aztarnategi honek eremu gotortua izatea eta antzinaro berantiarreko kastrotzat har liteke. Kastro hauek paper nabarmena izan zuten lurralde honen artikulazioan eta hierarkizazioan, erromatarren inperioa eraitsi zenean.