GUARDIA, PÁGANOS, LEZA, NAVARIDAS, ELTZIEGO, LAPUEBLA, ELCAMPILLAR, ASA ETA SERNA

GUARDIA

NEOLITIKOA (K. a. 7000-3000)

SAN JUAN ANTE PORTAM LATINAM. “HOBIRATZE KOLEKTIBOA” (289 lagun gutxienez elkarrekin haizpean lurperatuak)
C.14 datazioak (K. a. 3300-3000) adierazten du garapen handiko eta inguruaren ezagutza zabaleko giza taldez osatutako populazio ugariko garai baten amaierakoa dela. Hala erakusten dute behintzat, bai aurkitutako aztarnategien dentsitate altuak, bai leize zuloen kokapenak, bai estalperik gabeko asentamenduek eta baita hilobi monumentuek ere. Batera egindako hobiratze honetan, indibiduo askok gezi muturrak azaltzen dituztenez, heriotza bortitza izan zuten, antza, eta hasitako ekoizpen ekonomiak eragindako eztanda demografikoak ondorioak izan zituen nonbait giza taldeen arteko gatazketan.

San Juan Ante Portam Latinam-ek nolabaiteko muga adierazten du Euskal Herriko arkeologiaren ikerketan. 1985 eta 1994 bitartean ikerketak egin zituen diziplina anitzeko taldeak Barandiaran beka jaso zuen 1991ean: (Zuzendaritza Arkeologikoa eta Ikerketa Historikoa, I. VEGAS; Deskribapena eta Ehorzte Ostilamenduaren Analisia, A. ARMENDARIZ; Erakuskariaren Ezaugarritzea, Tafonomia eta Paleopatologia, F. ETXEBERRIA eta L. HERRAZTI; Landare Ingurunea. M. J. IRIARTE).

ENEOLITIKOA – BRONTZE AROA K. a. 3500 – KALKOLITIKOA K. a .2200: LAZAYA, EL SOTILLO, SAN MARTIN ETA ALTO DE LA HUESERA.

BRONTZE AROA (K. a. 3400-2500)- I. BURDINAROA (K. a. 2500-450) II. BURDINAROA (K. a. 450-250): LA HOYA, GUARDIAKO HEGOALDEKO MUINOA ETA PIÑUELAS, LA HOYAKO gudarien NEKROPOLIA

Ehorzteko errauste erritual honek osatzen du La Hoyan bizitzaz zuten ikuspegia, eta jakin ahal izan da jendarte hartan bazela gudari elite bat, herrixkako indusketetan lortutako informazioan ageri ez zena, eta gainera, oso teknologia aurreratua zutela metalaren lanketarako, hala diseinu industrialetarako nola artistiko – apaingarrietarako.

Hildakoaren hezur erraustu aukera bat harrizko zistatan jartzen zen bere ostilamenduarekin batera, armei zegokiena batez ere: sastakaiak beren zorro eta soin uhalekin (hauen artean nabarmentzekoa da Monte Bemorio erako sastakai panoplia, mesetan sustraitua), ezkutu unboak, lantzak eta txurroak, zaldien aho uhalak, fibulak, botoiak eta pieza abar luzea.

ANTZINAROA K a. 100etik K. o. 300-400era. ELIZA; ITXITURA; GUARDIAKO MUINOA eta LAS PILAS DE CARRALOGROÑO.