BILLAR, LANTZIEGO, OION, MOREDA ETA LABRAZA

BILLAR

NEOLITIKOA (K. a. 7000-3000): LOS HUSOS I eta II, PEÑA LARGAko aterpea

ENEOLITIKOA – BRONTZE AROA K. a. 3500 – KALKOLITIKOA K. a .2200: El Encinal, Los Llanos, Lazaya, eta… jakina

SORGINAREN TXABOLA. “MAGIA ETA HOBIRATZE MONUMENTU MEGALITIKOA”

Trikuharria hobi kolektibo bat da, garai eta fase ezberdinetan egindako hainbat multzoren hobiratze dituena. Egitura inguru guztian zutik jarritako harlauzek eta gaina estaltzen dioten zeharkako lauza bat edo gehiagok osatzen dute. Kanpoaldetik tumulu (edo harri eta lurrezko muino) batek inguratu eta babesten du. Arabako Errioxako MOTAK: PASABIDE erakoa eta ZISTA gisakoa.

Izena ematen dion kondairak toki magiko eta misteriotsu bihurtu du. Antzinatik trikuharri hartan babestu zen Sorgin bati lotuta dago eta gaur egun ere bizirik dirau.

Biasteriren Adiskide Elkarteak, Arabako Errioxako ondarea identifikatzen eta babesten aitzindari denak, induskatu eta dokumentatu zuen trikuharri hau. 1935ean, Aita Barandiaranekin elkarlanean; 1947an Carlos S. de Tejada, Alvaro de Gortazar eta Domingo Fdez. de Medranoren ekimenez, eta 1974an, Guardiako beste Adiskide bati esker, Juan M. Apellániz-Medranori esker, hain zuzen ere, egin dute aurrera indusketa lanek.

ANTZINARO BERANTIARRA, K. o. 400-800: PEÑA PARDA