IBILBIDE EDUKATIBOA

BEREZIAK, IBILBIDE EDUKATIBOA

HISTORIAREN IBAIA

Ibilbide grafiko – edukatiboaren bidez, Baiasteriren Adiskide Elkartearen museoak gazteenei historian zehar modu erraz eta xumean bidaiatuz, hura ezagutu eta identifikatzeko moduko ibilbidea eskaini nahi die. Proiekzioan, narratzaile lanetan ariko diren bost pertsonaien laguntzaz aurkeztuko zaie historia. Museoan aurrera egin ahala, eta historiaurretik hasi eta modernitateraino heldu bitartean pertsonaia horiek bilakatu eginen dira, eta eskainiko duten kontakizun historikoan, piezarik esanguratsuen eta berezienak nabarmenduko dituzte narrazio zuzen eta errazean.

ENE-LAGUNAK; NUESTROS AMIGOS

Hizkuntz egokitasun printzipioak aintzat hartuta eta euskarazko “ene-enea” osagai zentraletik eratorriak, gure lagunen izenen aldaerek historiaren joana eta uneko garaia adierazten dituzte.

ENNEGESHorrela, ENNEGES lehenengo aldiz aipatzen da K.a. 89ko Ascoliren Brontzean, zalditeriako zaldizko gisa.

Gure pertsonaiak 10 urte ditu, zaldiz ibiltzen da txiki-txikia zenetik. La Hoya zeltiberiarrean bizi da eta handitzen denean ondoko Herrixkako guardiako kide izan nahi du

ENNECUSENNECUS, Erdi Aroko ENEKO izenaren latinezko bilakaera izango dugu. Izen hau agertzen zaigu IX. mendeko Nafarroako lehen kronikatan ere.

Gure pertsonaiak 11 urte ditu, aitona beroiarengandik jaso du izena latinizatuta. Aitari laguntzen dio aldareak eta hilarriak tailatzen, eskolan ikasitako latinaz baliatuz.

ONEKAONEKA izena ere Erdi Arokoa dugu, oso ohikoa garai hartan eta arrunta Nafarroako Errege – erreginen lehenbiziko dinastietan.

Gure pertsonaiak 9 urte ditu, gazteena da, amarekin batera aritzen da hiriko hegoaldeko Mercadal Ateko barazki postuan eta Nafarroako Errege-erreginen Gortearekin egiten du amets.

IÑIGOIÑIGO LOIOLAKOAk, Iruñeko Erregeen eta Bizkaiko Jaunen antzinako Eneko izena eguneratu du;

Gure pertsonaia IÑIGOk 10 urte ditu egunero aitarekin bazkaltzera joaten da ondoko Portal de Páganosko mahastira. 

ENEKAEta azkenik ENEKA, gizonezkoen Eneko aldaerak bezalako zabalkundea ez badu ere, ohiko izen arrunta da Erdi Arotik hasita.

Gure pertsonaiak 12 urte ditu eta amonarekin partekatzen ditu izena eta Karlista Gerretako historia zaharren inguruko zaletasuna, setioak, gazteluak eta harresi zaharrak.