ELIZAKO PIEZAK

Bilduma honetan baditugu nabarmentzeko moduko obrak XVII. mendetik hasita, eta Barrokokoak ere bai, nola irudiak hala horma margolanak:

- Aita Betierekoaren zurezko tailua (1. Ir.) Juan Bascardo irudigilearena, Guardiako Erregeen Andre Maria elizatik ekarria. XVII. mendea.

- San Mateo Apostoluaren tailu erromanista eskuan eta bularrari itsatsita liburu bat (ebanjelioa) duela (5. Ir.)

- Eta San Roke gazte baten tailu polikromatua, ondoan txakurra duela, (1. Ir.) XVII. mendearen amaierakoa edo XVIII.aren hasierakoa.

XVIII. mendearen 2. erdialdetik aurrera aldareko koadro handiak ikusten ditugu margotuta eta jainkotzeak, alegoriak eta sententziak ageri dira beraietan. Erretaula polikromatuak ere badira, tenpluetako eszenografia aldatu nahi dutenak. Tradizio artistiko ezberdinak nahasi eta elkarren gainean jartzearen ondorio dira: dekoratibismoa, barroko berantiarra, rokokoa, akademizismoa eta neoklasizismoa.

XVIII eta XIX. mendekoak dira halako izaera handinahi eta monumentala nahi ez duten ondare higigarriko piezak; hala ere xehetasunetan aberatsak dira eta teknika anitzenetan maisutasuna adierazten dute: margolaritza, marketeria, brodatua, zilargintza, urregintza… Askotariko tipologia: Meza liburuak (2. Ir.), Triptikoak (3. Ir), Kasulak eta Zilarrezko eta Urrezko Piezak gordetzen dira sakristiatan.

Europako testuinguruan badira bi joera ezkilak egiteko garaian: bat zaharrena, Erdi Arokoa, ezkila faltsua argizariz egitea. Eta bestea ezkila faltsua buztinezkoa, XIV. mendean hasi eta XVI. erako bakarra zena. Arabako lurraldean tailerrak izan dira XVIII. mendea arte. (4. Ir.) Ezkila zatia, brontze dekoratua eta landua.


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.