GERRA ZIBILA

GERRA ZIBILA (1936-1939)

Biasteriren Adiskide Elkartea egun Gerra Zibilaren inguruan diren bildumarik berezi eta interesgarrienetako baten jabea da, GERRA ZIBILAren inguruko piezen aniztasun eta kalitateagatik.

Konpilazio honetan mota guztietako piezak daude: propaganda politikoa, informazio paskinak, intsigniak, pinak, zigiluak, baleak, billeteak eta txanponak, banderak eta propaganda kartelak, mapak, munizioa edo borrokarako ekipoak, hala nola gutunak eta ohar pertsonalak, errazionamendu liburuxkak etab. etab.

Berez aparta den bilduma hau, oraindik preziatuagoa bihur daiteke, gerraren drama bere osotasunean hartu eta gizartearen heldutasun politiko, sozial eta humanoak eskatzen duen ordain historikoa itzultzea galdatzen den garai hauetan; izan ere, 1936tik bertatik bildua izan baita, xehetasun osoz, bi aldeetako piezak gordetzeko seta bera agertu baitu bildumazaletasun inpartzial honek, bertako kiden izaera intelektual eta humanistaren seinale, bestelako eztabaida alderdikerien gainetik.

80ko urteetan Kultura Ministerioa Espainian Gerra Zibilaren inguruan inoiz egin den Erakusketarik handiena egitera eraman zuen gogo historiko, ireki, intelektual, zorrotz eta arduratsu bera, eta bildumaren zati bat barne hartu zuena. Bukatzeko, erakusketa haren mezua: “sail honen nahia da, lehenengo aldiz eta modu global eta ez alderdikeria zalean, eta zorroztasun historiko nahikoaz azaltzen saiatzea, gerra zibila zer izan zen espainiar guztiek osatutako komunitatearentzat”.


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.