ANTZINARO BERANTIARRA

Biasteriren Adiskideen Elkartearen museoko 1. ARETOAN, kolore horian ANTZINAROA ETA ANTZINARO BERANTIARRA izeneko garai historikoak daude kokaturik.

ANTZINARO BERANTIARRA (K. o. 400-800): Kristautasunaren garapenaren eta zabalkundearen hastapenetan, bertako leinuak, ordurako erromanizatuak, hasieran ermita multzoen eta geroago herrietako elizen inguruan politikoki eta erlijiosoki antolatzen hasi ziren garaiko prozesu historikoari deritzo. Monarkia hispano-godoaren hika mikek erraztu egin zuten 711tik aurrerako musulmanen okupazioa. Mozarabiarren kronikak 714tik aurrera Ebro Ibarreko Mendebaldean musulmanen presentzia jasoagatik, Arabako Errioxan ez dugu hori adierazten duten ebidentzia materialik aurkitzen; beraz, Ebro dugu Al Ándalus (Hegoaldea) eta Nafarroako Erresuma Kristauaren arteko muga naturala.

Mendira itzuli eta mendikatearen babesean zeuden kobazuloak erabili zituzten, bai aldi bateko aterpe gisa, bai izaera erlijiosoa emanda ere (Peña Parda eta San Kristobal).
Lurraldean, herrixkatan sakabanaturik ere bizi izan ziren, 2 edo 3 aretotako etxe egituratan. Areto hauek beren funtzionalitateak zituzten: animalien gordeleku, janaria prestatzeko sutegi edota janari biltegi.

Nekazaritzan laboreen, mahastien eta baratzen lanketan aritzen ziren. Hala ere, larratzea zen etxeko ekonomiaren oinarri.

Garai honetan, jendeztatzea defentsa militarren inguruan (adibidez, Guardiako Hegoaldeko Muinoan, San Martin Ermitaren inguruan) gertatzen zen, elizekin zerikusia zuten herrixkatan (Santa Maria de la Piscina), eliza paleokristauak zituzten herrixkatan (Buradon Castroa), kobazuloetan eta haitzetan hondeatutako egituretan.
ploter-b-prueba3-800


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.