HISTORIAURREA

Biasteriren Adiskide Elkartearen museoko 1. ARETOAN, kolore berdean, HISTORIAURREKO honako tarte historiko hauek daude bildurik: NEOLITIKOA, ENEOLITIKOA – BRONTZEA, KALKOLITIKOA, BRONTZE AROA ETA BURDINA AROA..

NEOLITIKOA (K. a. 7.000 – 3.000): Ordura bitarteko ehiztari – arrantzale – fruitu biltzaile taldeek, orain dela 10.000 urte, aldaketa prozesu sakon eta funtsezkoa hasi zuten; eta bizimodua ez ezik, gizakia bera ere bestelakotuko du aldaketa honek, ezagutza eta buru egiturak garatu eta eraldatuko dizkio eta egun garen humanoide hori bihurtuko du. Bilakaera historiko honetan, aurrekoarekin edozein muga edo haustura artifiziala eta antolaketazkoa besterik ez da, eta jarraipen gisa hartu behar da guztia. Lau mila urteko tarte luze honetako bilakaeran, lehen urratsa ehiztari – arrantzale – fruitu biltzaile taldeak elkarte antolatu eta sedentario bihurtzea izan zen, nekazaritza eta animalien heztea ere aurrera eramanen duten elkarteak, hain zuzen. Neolitikoak sortzen dituen eraginek jatorri mediterraneoa adierazten dute Ebro ibarrean barna, eta ez dira bazter uztekoak benetako populazio mugimenduak. Kultura eta ekonomia arloan ez dago aldaketa handirik, ukitu lauko muturrak nagusitu eta taldekako hilobiratzeek gora egiten badute ere, jarraian gertatuko den eztanda demografiko handiaren adierazgarri azken hauek.

ENEOLITIKOA – BRONTZEA (K. a. 3.500): Giza komunitateak, jada klanetan antolaturik, nekazaritza estentsiboan eta abeltzaintzan aritzen dira.
Bestalde, argi dago garai honetan komunikazio sare konplexua sortua zutela mendi eta haranetan zehar, maiz han-hemenka oroitarri megalitikoz josia. Komunikazio sare honek lagunduko luke jatorria penintsulan duten ezkila itxurako piezen eta Pirinioez haragokoekin nolabaiteko merkataritza edo harreman moten adierazle diren apaingarri bitxien presentzia azaltzen . Ebro harresi eta defentsarako frontera izan zena behar unetan, garai honetan kanporako, Mediterraneo alderako, komunikabidea da.

br]
KALKOLITIKOA (K. a. 2200) Neolitikoko sedentarizazio prozesua burutu da. Kokapen geografikoari eta hainbat bideren gurutze toki izatean lur eremu hauek topagune eta kultur bateragune izateari zor diogu, ezkila itxurako pieza orokorragoak aurkitzea, nola iparraldeko hala hegoaldeko kultur eraginak dituztenak, alegia.

BRONTZE AROA (K. a. 3400 – 2500): Haitz arteko babeslekuak utzi, gehienez ere abeltegi gisa erabiltzeko ( Los Husos I), eta jende-gune egonkorragoak ezarri ziren eremu zelaietan eta horrela sortu ziren lehenbiziko herriak (La Hoya). Datuek ez dute adierazten inolako erabateko hausturarik aurreko mundu megalitikoarekin, agertzen ari ziren talde berriekin nolabaiteko lotura baizik.

I BURDINA AROA ( K. a. 2500 – 450): Garai honetan finkatu ziren penintsulako taldeek hartuko zituzten tokiak.

II BURDINA AROA (K. a. 450 – 250): Aurkitu ditugun materialek adierazten dutenez talde ezberdinen arteko harremanek gehiago dirudite kultura elkartrukea benetako okupazioa baino.

MUNDU ZELTIBERIARRA: Bertako mundu indigenaren (iberiarra) eta Europako erdialdeko mundu zeltaren elkarreraginetik sortutakoa da. Habitata lurraldean kontzentratzen da eta leinuetan elkartzen diren herriak sortzen dira. Laboreak eta olibondoak lantzen dituzte. Goldea eta garraiorako gurdiak erabiltzen dituzte eta errota biribila agertzen da. Ganadua hezi eta merkataritza gaien garraiorako erabiltzen dute. Zelten mundutik iritsitako berrikuntza tekniko eta ekonomikoen ondorioz, metalen tratamendua ikasi zuten: goldeak, arnesak eta zaldi edergailuak. Kultura truke erabakigarria gertatu zen gizakiaren garapenean eta buru egitura berriei eman zitzaien bide, probaturik dago bazirela elementu kosmikoei (eguzkia, ilargia, lauburuak, gurpilak eta zirkulu zentrokideak) loturiko erritualak zein gurtza zoolatrikoari lotutakoak (sugea, zaldia, oreina…).
ploter-b-prueba3-800


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.