GARAI MODERNOAK

Biasteriren Adiskideen Elkartearen museoko 2. ARETOAN, kolore urdinean eta arrosa-lilan, GARAI MODERNOAK, 1500-1789, izeneko garai historikoa dago eta honetan ere bi fase bereizten dira: 1500-1770 eta 1770-1789 (Ilustrazioa).

1500-1770

Enrique IV.aren erregealdian, gertatu zen Guardia eta bere Lur eremuaren integrazioa Gaztelako Koroan 1461ean, eta Arabako probintzian 1486tik aurrera. Bi gertaera hauek dira Aro Modernoaren hasiera.

1463tik aurrera Araban gobernu sistema berria du Arabak, probintzia guztirako bera eta Ordenantza batzuen baitan ezarria: Arabako Ermandadearenean. Ermandadearen figuraren menpe ez zeuden Villak bakarrik, Lurraldeak, Tokiak, Herrixkak eta Hiriak baizik.

Rodrigo de Mendoza izan zen Guardiako alkaide lehen urte haietan, gatazkatsuenetan, 1501a arte ziur aski, izan ere, Nafarroak ez baitzuen gaztelarren okupazioa onartzen eta guardiarrek oraindik nafartzat baitzuten euren burua. Errege Katolikoek, ordea, beren alkaidearen jarrera indartu zuten eta haiek sartu zuten Guardia aipatutako Ermandadean.

Fernando Katolikoaren heriotzaren ondotik Guardiako bizilagunak saiatu ziren, alferrik ordea, Nafarroarekin bat egiten. Hiriarentzat oso garrantzitsua izan zen bere herrixka guztiak banandu eta hiri titulua hartzea, XVI. mendearen bigarren erdian eta, batez ere, XVII.ean, Felipe II.aren (1556) eta Carlos II. (1700) erregealdien artean. Zenbait arlo ekonomikotako tentsioek (herri basoak, herri lanak…), Eltziegoren segregazioa eta Hiri bihurtzea ekarri zuten lehenbizi, 1583an. Ondotik joan zitzaizkion herrixka gehienak: Lantziego 1630ean, Lapuebla de Labarka 1631n, Oion 1643an, Villabuena 1661ean, Leza, Moreda, Mañueta eta Navaridas 1666an, Billar 1667an, Samaniego 1668an, Kripan, Binasperi eta Ekora 1669an.

Kanpoko jendea etorri zen Gaztelatik Guardiara. Kapareak ziren eta kargu publikoak betetzen zituzten: Korrejidore, Gobernatzaile, Prokuradore Orokor, Korrejidoreorde, Alferez Nagusi, Maiordomo eta Ermandadeko Alkate.

Bi erresumen arteko muga politikoak bertan irauten bazuen ere, pertsonen eta merkataritza gaien trafikoa ohiko jardun bihurtu zen 1512tik aurrera, gaztelarrek Nafarroa konkistatu zutenetik aurrera, alegia.

Askotariko zerga unitateak ezarri zitzaizkien hiri hauetako biztanleei, kuartelak, alkabalak eta ohiko petxak (espezietan zein dirutan), Erresuma berriaren mesedetan. Burokrazia konplexuari eusteak, armada etengabe borrokan mantentzeak eta kontrolik gabeko gastu bolumenak hipotekatu zituzten Gaztela eta bertako herritarrak.

Hiriko talde nagusiak saiatu ziren Ebro Ibarrari, Gaztelako artileari eta Errioxako ardoari irekitako merkataritza bide berriak kontrolatzen. Aro Modernoan nabaria da, bestalde, mahastien nagusitasuna laboreen aldean. Bi faktorek eragin zuten nagusitze hau, alde batetik, eskualdearen aldeko kondizio edafologiko eta klimatologikoak, eta bestetik, konfigurazio politiko berriak (Gaztela), merkatuen zabaltze garrantzitsua ekarri baitzuen. Guardiarrek 1779an sortu zuten Uzta-biltzaileen Junta, beren interesak defendatzeko Errioxako ardoaren aurrean.


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.