ILUSTRAZIOA

Biasteriren Adiskideen Elkartearen museoko 2. eta 3. ARETOEN ARTEAN, kolore urdinean eta arrosa-lilan, ILUSTRAZIOA izeneko garai historikoa dago:

1770-1789

XVII ETA XVIII. mendeen artean, Europan (Frantzia eta Ingalaterra) ILUSTRAZIOA sortu zen.

Ilustrazioko pentsaeran Arrazoia zen gizakiaren talentu goren eta bereizgarriena, ezberdin egiten duen ezaugarri nagusia. Berpizkundeak gizakiarengan zuen fedeak arrazionaltasunak ezjakintasunari eta tiraniari aurre egin eta mundu hobe bat egiten saia zitezkeela sinestera eraman zuen garaiko jendea. Arrazoia bizitzako eta ezagutzako arlo guztiei aplikatzen zitzaien. Hala sortu zen ikuspegi zientifikoa, eta politikan, Rousseauk “Kontratu Soziala” idatzi zuen. Honek dioenez, jende guztiak onartzen du Arrazoiaren agintea, haren menpe denok lege beraren baitan gorputz politiko eta sozial berean elkartu eta herritar bakoitza besteekin adostasunean bizitzeko. Erregeren agintea baliorik eta zeregin bateratzailerik gabe geratzen zen hala, eta monarkia baztertuta sortu zen jendarte berri hark Errepublika zuen izena.

Mugimendu filosofiko honekin batean eta etengabe, gizarte aldaketa handiak gertatu ziren mugimendua nahasi eta haren garapena eta amaiera ere kolokan jartzen zituztenak: feudalismoaren funtsa zen pribilegioetan oinarritutako jendarte zaharra ahultzen joan zen eta, aldi berean, burgesia bere buruaren kontzientzia hartu eta gizarte maila gisa nabarmendu zen.

1789an Frantziako Iraultzak, zeinetan herria armatan altxatu baitzen Erregeren botere absolutista eta tiranizatzailearen aurka, absolutismo monarkikoaren behin betiko amaiera adierazi zuen. Iraultza itzel hartan eskuratutako lorpen sozialak zabaldu egin ziren (Gizakiaren eta Herritarraren Giza Eskubideen Adierazpena), eta Rousseauren Kontratu Sozialetik sortu zinen lehenbiziko Konstituzioak (Frantzia eta AEB). Horrek jende xehea indar politiko nagusi izatera eraman ez bazuen ere, zilegitasunaren diskurtsoaren hasiera izan zen eta horretan oinarrituko ziren ideal demokratiko modernoa eta boto emate unibertsala.

Erregeak kenduta, nobleziak pribilegioak eta boterea galdu zituen Burgesiaren mesedetan. Honek gobernua lortuko zuen XIX. mendeko hurrenez hurrengo Iraultza Liberaletan (1820, 1830, 1848).