ERDI AROA

Biasteriren Adiskideen Elkartearen museoko 2. ARETOAN, kolore laranjan, ERDI AROA (900-1499) izeneko garai historikoa dago eta bertan bi fase bereizten dira:

GOI ERDI AROA, X, XI eta XII. MENDEAK: Ahozko kondairak dio 908. urtean Iruñeko Erresumako Antso Gartzes II.ak, Antso Abarka izenaz ezagunak, jaso zuela Guardiako Erdi Aroko eraikuntzaren hasiera izanen zen defentsa Dorrea. Antso Gartzes III.ak, Naiaran bizi zenak, kalifen boterearen ahultzeaz baliaturik, Hegoalderantz egitea lortu zuen eta horrela hasi zen geroago Nafarroako Erresuma izango zenaren zabalkundea.

Hala, Nafarroako erregeek aurrera jarraituko zuten eta Gaztelarekin borrokan hasi ziren. Erresuma defendatzeko konpromisoaren truke, koroaren hiri (Villa) sail bat sortu zuten eta askatasun eta frankizietarako Puebla Karta (Forua) eman zieten, era horretan, populazioa finkatu, biztanle berriak erakarri eta muga lerro hori gotortzeko.

Guardia Villa bihurtu zen 1164.urtean, Nafarroako Antso VI Jakitunaren eskutik. Foruak biztanle berri bakoitzari etxea eta baratza eraikitzeko tokia ematen zion herrian. Gizarte klase berriak sortu ziren hala, hiri haietan: merkatariak, artisauak… oparotasun ekonomikoaren seinale. Mendien eta basoen kontura luberritze gehiago egin ziren labore eta mahastientzako.

XI. mendetik aurrera, koroa, noblezia eta goi kleroa egin ziren lurraren jabe berezi. Laborariak nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi ziren, beren lur eremu eskasak pribilejiodun klasearentzat lantzetik, halako errenta baten truke. XI eta XII. mendeetan lur eremu ez kristauk berreskuratzea eta horiek jendeztatzeak, erregeren ekimena izateaz gain, monasterioekin ere estu lotuta egon zen.

BEHE ERDI AROA, XIII eta XIV. MENDEAK:

1172an, errege berak eman zion Puebla Karta San Vicente de la Sonsierrari. Eta 1196an, haren oinordeko Antso VII.a Azkarrak Labrazari, muga gaindiezina jarriz Gaztelari, XV. Mendea ongi aurreratua izan arte.

1208an Gotorlekuak harlanduzko izugarrizko harresia eman zion Laguardia Villari, defentsa dorre edo kuboak zituena (Merkadal Atea), Nafarroako erresuma eta Gaztelakoaren defentsa lerroa sendotzeko.


.$img_alt.