XVIII-XIX. MENDEAK

Biasteriren Adiskideen Elkartearen museoko 3. ARETOAN, kolore arrosa-lilan, XVIII. ETA XIX. MENDEEI dagokien garai historikoa dago:

LEHENBIZIKO KARLISTA GERRA (1833-1840)

Ballesterosek XIX. mendean margotutako koadroak argi erakusten digu Guardiak XVIII. mendean zuen itxura, honela deskribatua: defentsarako gotorleku erasoezina artean, honelakoa da: ” bikain landutako harri ederrez egindako harresi altu eta lodiko eremua, tarteka-tarteka halako dorrez edo kuboz burutua, eta guztiaren gainean handientsu nabarmentzen da gaztelu nagusiaren mole erraldoia…”, Karlista Gerren hasieran liberalek kontrolatu zutena bere ideien defentsan.

Deskribatutako hau gatazka eta enfrentamendu ugariren eszenatoki izan zen, Don Karlosen aldekoen, Karlisten, guardiar gehienen (lur-jabeak eta jende xehea) eta Liberalen, Isabel Erreginaren aldekoen (politikariak, merkatariak eta intelektualak) artean

Fernando VII.a 1833ko urrian hil zen, Don Karlosek Errege izendatu zuen bere burua Urduñan eta Arabako probintzia guztiak bat egin zuen matxinoekin. Gerrilla armada karlista, Zumalakarregi Jenerala buru zuela, eremu zabalak saihesten dituen estrategia militar egokiaren bitartez, finkatu egin zen Euskal Herriko eta Nafarroako landa eremuetan. Bilboko setioaren porrotak 1835ean, bertan hil baitzen Jenerala, ahuldu egin zituen karlistak eta lagundu zien liberalei hirietan gotortzen. Guardian, bertako udala eta soldaduak liberalak ziren nahiz eta biztanle gehienak karlisten kausaren aldeko sutsuak izan, harresiak sendotu egin zituzten eta gazteluan defentsa tropak ezarri. 1837an karlisten bandoa banandu egin zen, moderatuen eta beligeranteen artean eta horrek ere makaldu egin zituen. Liberalek beren aldetik, beren printzipioetan amore eman zuten eta prest agertu ziren liberalismoa eta foruak uztartzeak dakarren anakronismoa onartzeko. 1839ko udan, Maroto buruzagi karlistak eta Espartero jeneral isabelinoak foru kultura berriaren hasiera izango zen gobernu akordioa sinatu zuten, Bergarako Besarkada, alegia.

1839ko uztailaren 31ko Espartero eta Marotoren arteko Bergarako Besarkadak I Karlista Gerraren amaiera ekarri zuen Euskal Herriko lurraldeetara. Militarren arteko hitzarmen honek Don Karlosen aldeko kausa baztertzea eragin zuen. Isabel onartzearen truke, gobernu liberalak Erret Armadan sartu ziren buruzagi eta ofizial karlista guztien gradua eta ordain saria onartu zituen. 1839ko urriaren 25ean Gorteek onartu zuten euskal foruak berresten zituen legea, beti ere batasun konstituzionala kaltetu gabe.

Erakunde foralen kontrolak indartu egin zuen Arabako eta Euskal Herriko foruzaleen hegemonia. Parrokietako kleroa beren babespean hartu zuten (hamarrenen ordainketaren jarraipena aholkatu zuten). Euskal Herriko kleroak berebiziko esker ona azaldu zien foru agintariei. Jende xehearen eta burgesia merkatariaren onarpena eskuratu zuten eta beren printzipioen aldeko egitura soziala eraiki zuten: jainkoa, aberria eta erregea. Eraginkortasun administratiboak eta integrazio gogo biziak, diskurtso propioa eratzea ahalbidetu zuen, foruzaleek sortutakoa eta talde identitatearen hiru ardatz nagusiak zituena: 1) Berezitasun politiko-administratiboak (foruak), 2) etniko-kulturalak (euskara) eta 3) fede katolikoa. Pedro de Egaña senatariak 1864ko ekainean defendatu zuen euskal nazionalitate bereizi baten izaera, Espainiakoaren barruan, jakina.


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.