MUNDU GARAIKIDEA

Biasteriren Adiskideen Elkartearen museoko 3. ARETOAN, kolore lila argian, XX. MENDEARI dagokien garai historikoa dago, Espainian garrantzi handiko izan ziren bi gertaera historikok markatua berau:

II. Errepublika 1961 eta1936 artean, bizitza politikoaren nolabaiteko demokratizazioa ekarri zuen baina baita lekuko tentsioen areagotzea ere. Arabako Errioxan errepublikanismoaren eta langile sindikatuen pisuak, eta neurri txikiagoan Alderdi Sozialistarenak indartu zituzten borroka politikoa eta lan gatazkak.

1936 eta1939 artean Enfrentamendu Zibila izan zen Errepublikaren aldekoen bandoaren, Espainian demokratikoki hautatutako gobernuaren inguruan eratua eta matxinoen bandoaren artean, armadako aginte militarreko goi karguen zati handi baten inguruan antolatua eta Falange Española alderdi faxistak, Eliza Katolikoak eta eskuin kontserbadoreak (monarkikoak, zedistak eta karlistak) lagundua azken hau. Karlismoa garaitua izan zen guda zelaian, baina ez ordea jendearen ideietan eta XX. mendeko 30eko hamarkadan liberalen aurkako mugimendu bat sortu zen errepublikaren erreformei aurre egiteko. Ordukoan gerra irabazi bazuten ere, erregimen frankistaren ideien eta boterearen arloetan bigarren mailan utzi zuten. Guardiak, ordea, eutsi egingo dio sentimendu karlista honi, 70eko hamarkadan aurrera franko egin arte.

Baina nabarmendu beharrekoa da honakoa ere, Guardiak eta inguruak XX. mendea hasi zutela

ARTEA, ZEZENAK, ANTZERKIA ETA MEZENEN artean. HEZKUNTZA ETA KULTUA

XX. mendearen hastapenetan Guardian baziren KASINOA ETA LIZEOA. Guardiako Kasinoaren lehenbiziko estatutuak 1861ekoak dira. Lanbide liberaletako profesionalak, funtzionarioak, artisauak eta nekazari aberatsak, militarrak eta merkatariak… hiriko elite berri horren ordezkariak elkartzen ziren karta jokoetan, trukuetan, billarreanaritzeko eta egunkariak irakurtzeko. Antzerkia, berriz, Erdi Aroko garaietatik ezaguna den praktika da hiri honetan. Baina antzezlanak taularatzeko leku zehatz baten lehenbiziko berriak XIX. mendearen erdialdekoak dira. Liceodramaticoan herriko afizionatuen lanak taularatzen ziren batez ere, eta noizbehinka konpainia profesionalak aritzen ziren.

Festa edo aisialdi jardunik erakargarriena herrikoentzat, ingurukoentzat eta kanpotik etorritakoentzat Zezenketak dira, zalantzarik gabe, eta dagokien entzierroa. Guardia oso lotua egon da zezen kontuei antzinatik eta bere seme-alaba ospetsuen artean badu lehen mailako banderillero toreatzaile bat ere, Antonio Pérez Peciña (1847-1894) “Ostion” ezizenekoa. Lanbidez igeltseroa, Bilbon hasi zuen zezenekiko bere ibilbidea. 1867 eta 1868 artean banderillero izan zen Manuel Egaña toreatzaile arabarraren koadrilan, eta hurrengo urtean Juan Dominguez “El Guipuzcoano”rekin ibili zen. 1873an gerrak proiekzioa galarazi egin zion. 1876an hasi eta 1884a arte nabarmendu egin zen, zezenkoen toreatzaile bikain gailendu zen eta “Frascuelo” edo “Lagartijo”ren mailako eta jakinduriako toreatzaileen koadriletako kide izan zen.

HEZKUNTZAk mende hasiera honetan, behe mailakoen artean bi sexuetako analfabeto kopuru handia erakusten digu, mendeak aurrera egin ahala behera eginen badu ere (gizonezkoak). 1848an Eskola, desamortizazioen eta kutsu liberaleko iraultzen ondotik, desamortizatutako “Kaputxinoen Komentuan” jarri zen. Aberatsek bazituzten irakasle eta tutore pertsonalak euren seme-alaben formaziorako. Mutilak interno eramaten zituzten izen handiko eta moral zorrotzeko ikastetxeetara. Eta batzuk unibertsitateko karreren jabe ere egiten hasi ziren, abokatuak batez ere.

Hona hemen XIX eta XX. mendeetan zehar herrian Mezena eta ongile izan direnak eta zinez gogoratu nahi ditugunak, Guardiako hezkuntza eta kulturari eta gure Elkartearen garapenari egin dioten ekarpena dela eta:

Leonor Rambaud Andrea, Udanetaren alarguna eta Casimiro Pando-Argüelles y Kreibich Jn. (San Raimundo Ospitalea , 1920); Eta Víctor Tapia Jn. (Guardiako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea, 1925ean).


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.