ANTZINAROA

Biasteriren Adiskideen Elkartearen museoko 1. ARETOAN, kolore horian ANTZINAROA ETA ANTZINARO BERANTIARRA izeneko garai historikoak daude kokaturik.

ANTZINAROA, eremu honetan erromatarren munduari dagokiona bakarrik (K. a. 100etik K. o. 300 – 400era)

ERROMATARREN MUNDUA, erromanizazioa, Hispaniako jendartea erromatarren munduan (ekonomia, jendartea, kultura, erlijioa) sartzeari deritzo. Antzinaroan, penintsulako herrien historia kulturalean, oso une garrantzitsua da.garrantzitsua da.

Nabarmentzekoa da erromanizazio horrek eragindako ondare kultural itzela, egun ere bizirik dirauena eta penintsularen historia ez ezik, Europarena eta munduarena ere markatuko dituena. Hemen alderdi deigarri batzuk bakarrik aipatuko ditugu, besteak beste, latina hizkuntza komuna izateak ekarritako egonkortasuna, erromatarren zuzenbideak ezarritako usadio eta ohiturak, edo lehenengo garaietako erlijio politeista (Jupiter, Saturno…) eta I. mendeaz geroztik Inperioak hedatu zuen kristautasuna.

Habitata *Landa Villatan: (eraikinek nekazaritza eremu baten gunea osatzen zuten) edota *Urbetan (hiriguneen elkartzea) egiten zuten.

Ebro Ibarraren Erdialdean orduan hasi ziren mahatsondoak lantzen. Bestalde, laboreen eta olibondoen lanketari jarraitu zitzaizkion. Abeltzaintzaren ustiatzea larreak mendi magaletako basoetan zituztela.

Badira erromatarren mundutik iritsitako berrikuntza tekniko eta ekonomikoak: metalen trataeraren menderatzea (goldeak, arnesak eta zaldi apaingailuak), truke eta salerosketako produktuen elkartrukea eta berebiziko berrikuntza hirigintzan.

Berezia da sigillata izeneko zeramika apaindua eta margotua, tornuan egina eta kalitate bikainekoa. Inprimaturik izaten du sigilumak (zigilu) identifikatzen du zein buztinolatan egina den.

Erromatarrek beren urbeak, greziarren kolonien eta jada osatuak ziren beste hiri batzuen inguruan indartu zituzten (Com Dipolis), edota berriak sortu zituzten (Noba Urbis), patroi erregular ortogonalen baitan beti. Perimetro laukizuzenaren barnean, hiriaren eremua lau zatitan banatzen zuten iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera ematen zuten bi kale nagusik (cardo maximus eta decumanus maximus, hurrenez hurren). Bien bidegurutzean plaza osatzen zen (foroa), eta honen inguruan zeuden goi magistraturak elkartzen ziren basilikak eta lau muturretan lau ate nagusiak. Gainerako kaleak nagusi horiekin paraleloak ziren eta etxe-sail (areae) karratu eta laukizuzenak osatzen zituzten. Hiria hesiak inguratzen zuen eta kanpoaldean eraikinik gabeko zerrenda “sakratua” (pomerium) izaten zuen armada inbaditzaileen setioari trabak jartzeko eraikinak hesiari itsatsita. Bazuten estolderia eta baita bestelako zerbitzu publikoak ere.

ploter-b-prueba3-800


.$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt..$img_alt.