BILDUMA

Patuaren halabeharrek hala nahita, Euskal Herrian diren ondare higigarriko bildumarik interesgarri eta berezienetako baten jabe da Guardia, Biasteriren Adiskide Elkarteko sortzaileen kezka kultural eta bildumazaleari esker.

Izpiritu bildumazale haren ondorioz, izpiritu zientifikoa baino gehiago, nabarmentzekoak dira haren heterogeneotasuna eta gaien aniztasuna; besteak beste, badira antzoki friso baten irudi erromatarra eta Guda Zibileko gas maskarak ere, denak “totum revolutum” bat osatuz, baina bildumari inolako baliorik kendu gabe.

Funtsen izaera berezi horrek berak zaildu egin digu Elkartearen bilduma deskribatzeko atal honen antolaketa, eta horregatik, bost azpiataletan banatzea erabaki dugu


1. Erakusketa iraunkorra: Atal honen barruan beste zortzi azpiatal aurkituko dituzu, Museoan dugun informazio historikoa ematen dutenak eta bertan ageri diren piezekin bat datozenak, eta Elkarteak dituen funtsen zati nabarmena dira hauek.


2. Arabako Errioxako Aztarnategika: Hemen aurkituko duzu Arabako Errioxako aztarnategi adierazgarrienen informazioa, eta Elkartearen Museoan Historiaurreari eskainitako zatiaren isla dira. Gainera, horietakoren bat bisitatzera gonbidatu nahi zaitugu, izan ere, Arabako Errioxan barna ibiltzea eta mahasti artetik Toloño mendikatera begira trikuharriren bat bisitatzea, benetan esperientzia ahantzezina baita.


3. Aldi baterako erakusketak, elkartearenak edota mailegutan hartutakoak / utzitakoak: Biasteriren Adiskide Elkarteak Guda Zibileko funtsez osatutako bilduman kartelak, egunkariak, paskinak, aldizkariak, txartelak, banderak, intsigniak, lehergailuak, metraila… ikusiko ditugu. Funts hauek direla “bidaiarienak” esan dezakegu, zenbait tokitan ikusgai egonak baitira eta alde baterako erakusketatarako eska baitaitezke.

Beste funts bilduma bat ere badugu, 2000.urtearen amaieran, ezustean aurkituak, XIX. mendearen amaierako eta XX.aren hasierako botika zahar batean. “Hermenegildo de Lera” Guardiako botikari izandakoarenean. Baditugu sendagaiak egiteko laborategiko tresnak, poteak, ontziak, etiketak, ontziratutako farmazia produktuak, prestakinak, belarrak…. Funts hauek ere eska daitezke aldi baterako erakusketatarako.


4. Funts tematikoak: Hemen, zenbait azpiataletan zehar, Elkartearen Funtsaren zati bat aurkituko duzu.

5. Ibilbide edukatiboa: Museoa helduentzat bakarrik ez denez, saiatzen gara haurrek ere goza dezaten. Aurki ezazu!