AMIGOS DE LAGUARDIA ALDIZKARIA

1985ean Biasteriren Adiskide Elkarteak 50 urte bete zituen eta hori ospatzeko aldizkari bat argitaratu zen. Urte garrantzitsua izan zen hura, izan ere, “Elkartea herriari ireki baitzitzaion”. Bi urte lehenagotik, Guardiako 88 bizilagun “loak hartua” zegoen Elkartean sartu nahian zebiltzan . 1985ko Batzarrean onartuak izatea lortu zuten eta Elkartearen motor dinamizatzaile bihurtu ziren. Haiei esker izan genuen 50. urteurreneko aldizkaria; gainera, informazioa emateko beste bat ateratzeko konpromisoa hartu zuten, kultura sortzekoa, sentsibilizatzekoa, eta hark izan behar zuen, aldizkariak alegia, ideiak, planak edota proiektuak azaltzeko tokia. 13 argitaratu ziren eta ez zen erraza izan haiek inprimatzeko eta banatzeko dirua biltzea. Hasierakoak ia erabat eskuz eginak izan zirela esan dezakegu, Artikuluak makinatu, azala marraztu eta fotokopiatu egiten ziren. Prest edukitzeko banan bana tolestu eta grapatzea aski zen. Geroago eta publizitatea sartzeari esker, lortu zen inprimategi batean argitaratzea. 1999an atera zen azken aldiz aldizkaria eta 75 urte bete arte itxaron behar izan genuen beste bat argitaratzeko. 2010a ere urte garrantzitsua da Elkartearentzat, Museoa berritzeko asmoa hartu baikenuen, eta bai Elkartea eta bai Museoa internet-i eta sare sozialei irekitzekoa. Eta orain dela 25 urte egin zuten bezala, guk ere urtekari bat ateratzeko konpromisoa hartu genuen, digitala oraingoan. Etapa berri honetako lehenbizikoa 2013koa da, prestatzen ari gara eta bukatzen dugunean webgunean jarriko dizuegu guztioi ikusgai.